XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaku arto aundia bazan, kajarik aundiena bete kentzen zion.

Txikiagoa bazan, kaja txikia bete.

An etzegoan gramoka ibiltzerik.

Zaku artoa betea ekartzen bazuan, larri ibiltzen zan.

Nola iriñak bulto geiago artzen duan arto aleak baiño, zakuan ezin kabitu.

Erremedio erreza zeukan: zakua betetakoan, besteak beretzat gorde.

Baiñan etzuan ori egiten.

Egur estaka motz bat edukitzen zuan.

Zakua betetzen asten zanetik, egur orrekin ekiten zion estutu ta estutu, danak sartu arte.

Goizetik gauera antxe bere errotarekin.

Illunabarrean, egun guzian aurreratutako iriñak bizkarrean artu ta alde egiten zuan, etxean taloak jateko iriñarekin.

Gu gelditzen giñan errotaren gaiñean, urrengo goizera arte lotan.

Gu altxatu baiño len, askotan errotan asten zan, zaku arto asko bazeukan behintzat.

Arek ere bere lanari segi egin bear.

Orrela bukatu genduan mendi aldeko txanda.

Esan ziguten beste leku batera joan bear genduala.

Gu, batean eta bestean, etxera noiz bialduko geunden.

Bitartean, agindutakoa egiñez ibili bear.

Mendi altutik erri ingururaiño bajatu giñan.

Bagatea baserriaren izena.

Pena ematen zuten baserri artan bizi ziranak.

Gure aurretik falanjeak egon omen ziran.

Siñale zuten supritzen bizitu zirala.

Etxe inguruko egur danak erre omen zizkioten.

Soroan zeuzkaten arto danak ekarrita, sutan berotu ta jan zizkiotela.

Bistara etzuten agertu nai.

Sukaldetik koartora joateko korrika pasatzen ziran.

Kastigua ez al da norbere etxean besteen mende supritzen bizi bearra?

Guk amabost bat egun pasatu genituan.

Andik errira jetxi giñan.

Azkeneko saltoa.